Ez gara inoiz hilko

by ERASO!

/
  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of Ez gara inoiz hilko via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 3 days

      €5 EUR or more 

     

  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.

      name your price

     

1.
02:17
2.
03:35
3.
4.
5.
6.
03:07
7.
8.
04:08
9.
04:49
10.
11.
02:56
12.
02:18

about

Sergio Ruiz Gonzalez-Txabarri, gitarra eta ahotsak / guitarra y voz
Nestor Urdanpilleta Egaña, guitarra /guitarra
Ander Izeta Olaizola, basura / bajo
Iñigo Beitia Manterola, bateria / bateria

Grabazioa/grabación:
Anderenea estudioa (Zarautz, Gipuzkoa),
2011ko abendua eta 2012ko urtarrila
Entre el diciembre de 2011 y enero de 2012

Nahasketak/mezclas:
Higain estudioan

Masterizazioa/masterización:
Mamia estudioan

Bonberenea Ekintzak, 2012

credits

released March 22, 2012

ERASO!

tags

license

all rights reserved

about

ERASO! Zarautz, Spain

since 1996

SERGE guitar/vocals
BEITIA drums
NESTOR guitar
IBAI bass

contact / help

Contact ERASO!

Streaming and
Download help

Redeem code

Track Name: Orbainak
ezin dut ukatu, jaso ditugun
edukazioa eta baloreak
gaitz guztien panazea saldu digutela.
gogorrak eta indartsuak
egin nahi izan gaituztela.

jaso ditugun kolpeak ahaztu,
eta zarakarrik ez dezagun kendu.
zauriak estaltzen
irakatsi digute,
zarakarra kenduz gero!!!!
jaso ditugun
edukazioa eta baloreak
gaitz guztien panazea saldu digutela.

gogorrak eta indartsuak
egin nahi izan gaituztela.

jaso ditugun kolpeak ahaztu,
eta zarakarrik ez dezagun kendu.

zarakarra kenduz gero,
orbainak agerian utziko gaituzte....
Track Name: Memoria
zanga batean aurkitu dut anaia hilik.
zelai batean tirokatuta eta hiltzen utzi.
bilobek ez dakite non dagoen gorputza.
duela urte batzuk gertatu zena gogoan izan.

okerrena familien arteko gorrotoak
lurreko mugen gatazkak
eta hauen akusazioak

liburuetan ez da horrelakorik azaltzen.
borroka heroikoen grafikoak, besterik ez.
irakatsi nahi digute begiak ixten,
eta irakatsi digutena, memoria izaten.

okerrena familien arteko gorrotoak
lurreko mugen gatazkak
eta hauen akusazioak….

gurasoak, aitona-amonak,
haurrak, bizilagunak...
edozein
hormara bidaltzeko prest!

memoriak gezurrik ez duenean esaten!
memoriak gezurrik ez duenean esaten!

esaten
esaten
esaten!!!
Track Name: Eskura sekula
errazegi eman dizut dena.
papel zuri bat, historio bat.
betetzeko behar dituzun gauzak.

esadazu zergatik
gauzak oker joan ziren,
esadazu zergatik ez zenidan ezer esan,
hau konpontzeko.

esadazu zer nahi zenuen,
lortu nitaz edo lortu nigan...
beste aldera begiratzeak,
erantzukizun ederra zeukan,
eta ez ikustea,
koldar guztiek duten jarduteko era da.

horrek ez du esan nahi ez duzunik ikusten, mesedez!
esadazu zergatik
gauzak oker joan ziren,
esadazu zergatik ez zenidan ezer esan,
hau konpontzeko.

esadazu zer nahi zenuen,
lortu nitaz edo lortu nigan...
beste aldera begiratzeak,
erantzukizun ederra zeukan,
eta ez ikustea,
koldar guztiek duten jarduteko era da.
horrek ez du esan nahi ez duzunik ikusten, mesedez!
mesedez!
mesedez!

eskura, sekula!
eskura, sekula!
eskura, eskura, sekula!
Track Name: Egunsenti nuklearrak
zein hotzak diren, zein mateak,
xahutuak aurkitzen dira
zimeldutako ostadarretan
euri erradiaktibo batean

egunsenti nuklear bat
irribarre bat eta begien distirak
zure begiak mila led dira
denak batera niri begira

hau horrela balitz
guztiz sentitzeak
dena ematea
eskuetan izateak
besarkada bat jasotzeak
egunsenti nuklear bat
irribarre bat eta begien distirak
zimeldutako ostadarrak
kolore gordin eta indartsuaz

zimeldutako ostadarrak
kolore gordin eta indartsuaz

egunsenti nuklear bat
irribarre bat eta begien distirak
zure begiak mila led dira
denak batera niri begira

zure begiak mila led dira
denak batera niri begira
Track Name: Gaur ez bada bihar
ez duzu inoiz kontatu
zurekin geratu dira.
ustelak, zeureak,
janen dituzu ohean.
pentsatzen duzuna,
zeuretzat geratzeak,
ez du inongo zentzurik,
zu hondoratzea baizik.

gaur ez bada bihar, edo etzi
gaur ez bada bihar

ez duzu inoiz kontatu
zurekin geratu dira.
ustelak, zeureak,
janen dituzu ohean.
pentsatzen duzuna,
zeuretzat geratzeak,
ez du inongo zentzurik,
zu hondoratzea baizik.

gaur ez bada bihar, edo etzi
gaur ez bada bihar

auskalo nora joan zinen.
norekin eraiki duzun bizitza,
eta seme-alabarik duzun.
azkenean nork ireki dizkizun,
bere bizitzako ateak.
nondik norakoak izan dituzun.
beste norbaitek maitatu zaituen.
ikusten duzu: zutaz jakin nahi nuke.
gauzak ondo joan zaizkizula pentsatzea...
jakitea... jakitea...
Track Name: Hesiak
bestea hutsik uztea.
aproposa izatea,
inoiz jakingo ez duzuna.

lurraren eta uraren artean,
bien arteko eremuan,
galdurik tarte horretan
koipeturik lokatzetan.

azkenean zelai guztiak, dituzte hesiak.
baina hori ez jakiteak, ur gozo gazia!

zelai guztiak,
dituzte hesiak.
zelai guztiak.

bide bat hartzeak,
bestea hutsik uztea.
aproposa izatea,
inoiz jakingo ez duzuna.

lurraren eta uraren artean,
bien arteko eremuan,
galdurik tarte horretan
koipeturik lokatzetan.

azkenean zelai guztiak, dituzte hesiak.
baina hori ez jakiteak, ur gozo gazia!

zerua lur azpian
bilatzen duena,
geografia eta filosofiako
klaseek aspertu zuena.

zelai guztiak, dituzte hesiak.
Track Name: Jaungoikoaren izenean
orain dela gutxi arte beldurrak,
sotana beltz luze bat zeraman.
bedeinkatu leiala goizean,
pistola beti prest ilunabarrean,
zelaietan komunistak akatzeko erabiltzen zuena
eta beraien alabak bortxatzeko, jaungoikoaren
izenean

adin zaharrez hiltzen dira gainera
putaseme hauek, beste izenik ez dute.
adin zaharrez hiltzen dira gainera
belebeltz hauek...

orain dela gutxi arte beldurrak,
sotana beltz luze bat zeraman.
bedeinkatu leiala goizean,
pistola beti prest ilunabarrean,
zelaietan komunistak akatzeko erabiltzen zuena
eta beraien alabak bortxatzeko,
jaungoikoaren izenean
izenean !

jaungoikoraen izenean !
izenean !
jaungoikoraen izenean !

adin zaharrez hiltzen dira gainera
belebeltz hauek, beste izenik ez dute
adin zaharrez hiltzen dira gainera
belebeltz hauek, beste izenik ez dute

izenean !
jaungoikoraen izenean !
izenean !
jaungoikoraen izenean!!!
Track Name: Argazkia
usainak gogoan ditut,
lapurtu zenizkidanak,
zu gabeko gauetara
ateratzen naizenean

urik gabeko ibaiak
itsasoak balira bezala
sentitzen ditut
momentuak, lekuak eta denbora

argazki bat aurkitu dut
gaumahaiaren azpian
hautsez beteta,
koloreak erreta eta dena zurituta

apurtu ez nuen
argazki bakarra
eskuetan izanda
konturatu naiz, ene akatsaz
konturatu naiz, bakardadearen
zentzugabetasunaz

larrua jotzen genuen azken boladan,
errepide desberdinetan ihesi gindoazen

apurtu ez nuen, argazki bakarra
eskuetan izanda, konturatu naiz
ene akatsaz, konturatu naiz
bakardadearen
zentzugabetasunaz

larrua jotzen genuen azken boladan,
larrua jotzen genuen
errepide desberdinetan ihesi
batak bestea ahaztu ezinik

apurtu ez nuen, argazki bakarra
eskuetan izanda, konturatu naiz
ene akatsaz
konturatu naiz
konturatu naiz
Track Name: Malkoa
ez dut zure begietara begiratzeko asmorik.
ez dut nire kutxa honetan gorde beharrik.
ez du bertan ezkutatzeak zentzurik.
eta ez dut nahi izatea zuretzat trabarik.

maitatzen ez duen besarkada bezala.
zirikatzen ez duen laguna bezala.
gomendiorik gabeko ama bezala.
minik ez daukan malkoa.

ez du zentzurik…
ez du zentzurik...
desertore bat bezala
sentitzen naiz egunean,
atzetik tiro bat,
jasan duen izakia.
oroimik gabeko
oraina sentitzea.
geroaren beldurrak.

ez dut zure begietara begiratzeko asmorik.
ez dut nire kutxa honetan gorde beharrik.
ez du bertan ezkutatzeak zentzurik.
eta ez dut nahi izatea zuretzat trabarik.

maitatzen ez duen besarkada bezala.
zirikatzen ez duen laguna bezala.
gomendiorik gabeko ama bezala.
minik ez daukan malkoa.

malkoa...
minik ez daukan malkoa!
minik ez daukan malkoa!
minik ez daukan malkoa!
minik ez daukan malkoa!
Track Name: Ez gara inoiz hilko
ez da diru kontutan jasan dituenak,
ezta gobernuak utzi dion pentsioa.

ez zen gerta ziezaion
gauzarik okerrena.
nahiz eta hiru seme-alabekin
alargun geratu den.
geratu den!

ez gara inoiz hilko, helbide bat gara.
ez gara inoiz hilko, gizarte honentzat.

gaur egun jasotzen ditu esamesak,
berari zuzendutako kartak eta propaganda,
baita telefonoaren galderak ere.
milaka datu basetan, bizirik dirau!

ez gara inoiz hilko !
ez gara inoiz hilko !
ez gara !, ez gara!

ez gara inoiz hilko!
ez gara!, ez gara!
ez gara inoiz hilko !

okerrena!
beretzako kartak

okerrena !
jasotako esamesak

okerrena!
telefono deiak!
okerrena !
Track Name: Izarapean
han geunden biok,
ohean, isilik, etzanda.
kikilduta eta ezpainak
behatzekin errepasatzen,
belarria marrazten,
bularrean zortziak eginez
gau mahaian mobilak, giltzak
eta erabilitako kleenex-ak.
lokartuta zeunden

ametsei besarkatuta.
ni etorkizunaren mapa guztiei begira,
bizitzaren eskemak egiten,
gertaerak aurreratzen
zenbat haur izango genituen
eta hauen izenak aukeratzen.

hortik hona dena okertu da,
istripu bat, errepidean.
ametsik gabe geratu dira
izarapean idatzitako mapak
Track Name: Beldurrak
eguzkia itzali da.
ilargia piztu da.
eskutatu dira beldurrak,
ikarak ez ordea.
eskutatu dira beldurrak,
ikarak ez ordea.
ikarak ez ordea.