Kaiolatik Ihes

by ERASO!

/
  • Record/Vinyl + Digital Album

    CD + 180gr. Binilioa
    CD + Vinilo 180gr.
    -

    Includes unlimited streaming of Kaiolatik Ihes via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 3 days

      €12 EUR

     

  • T-Shirt/Apparel + Digital Track

    model: Gildan Soft Style
    color: White 140 g/m2
    size: S / M / L / XL / XXL


    S (sold out)
    M (sold out)

    Includes unlimited streaming of Kaiolatik ihes via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 3 days

      €15 EUR or more 

     

  • Tote Bag

    TOTE BAG
    -
    material: Organic Cotton 100%
    color: Black
    ships out within 3 days
    9 remaining

      €5 EUR or more 

     

1.
2.
04:16
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.

about

Disko hau 2015eko iraila eta 2016eko urtarrila bitartean grabatua izan da. // Este disco se ha grabado entre septiembre del 2015 y enero del 2016. // This album was recorded between september and january.

credits

released March 5, 2016

Ekoizpena/Producción/Production
KARLOS OSINAGA eta ERASO!

Grabaketa eta nahastekak / Grabación y mezcla / Recorded & mixed
KARLOS OSINAGA
Bonberenea Estudioa (Tolosa, EH)

Masterizazioa/Masterización/Mastering
JONAN ORDORIKA
Mamia Estudioa (Azkarate, EH)

Musika/Musica/Music:
ERASO!

Hitzak/Letras/Lyrics:
SERGIO RUIZ GLEZ-TXABARRI

Diseinua/Diseño/Design:
NESTOR URDANPILLETA

Taldearen argazkia / Foto de la banda / Band photography
JOSU TORREALDAY

tags

license

all rights reserved

about

ERASO! Zarautz, Spain

since 1996

SERGE guitar/vocals
BEITIA drums
NESTOR guitar
IBAI bass

contact / help

Contact ERASO!

Streaming and
Download help

Redeem code

Track Name: Ezinak ekinez eginak
aurkitu ditut, bizitzako eremuak
ukaldi sendoak, jaso ostean
naturak erakutsita, bideak eginez
joanak joan, ibiltzen ta ekinez!!!
ibiltzen ta ekinez
ibiltzen

ekaitzez josita da zure zabala
bihotza zipristintzen duen euri zaparra
nire mamuak berriz, agertu nahian
aurrez aurre egin, ibiltzen ta ekinez
ibiltzen ta ekinez
ibiltzen

denborak zirriborratu nahi ditu
zureak diren bide horren aztarnak
zer egin aurrean dugun denborarekin
gibelatu dezagun etorkizuna

aspaldi ihes egin zuten, nire mamuak.
keak, zirriborratzen dituen bezala
desagertu ziren, ospa egin zuten
akaso gauza gehiago galtzen ari naiz...

denborak zirriborratu nahi ditu
zureak diren bide horren aztarnak
zer egin aurrean dugun denborarekin
gibelatu dezagun etorkizuna

denborak zirriborratu nahi ditu
zureak diren bide horren aztarnak
heldu gara azken solairura
heldu kobazuloaren barrenera
Track Name: Blue Demon
kolpe gogorrak jasotzen dituzte
baita eman ere
identitatea mantentzea da
beraien helburua
maskara galtzeak publikoaren babesa
galtzeak dakar
heroia izatetik ahaztua izatera
tarte txiki bat besterik ez da

burua eskutatu, ring-ean eta bizitzan
hori ez da aldatu
gezurra dirudi antzerki lanetan
estoldatik kanpo hobe ibiltzen da
protagonista den papel bat du orain
eskuartean
ez duena izango bigarren atalik
hori begi bistan da

blue demonen mendekua
maskaradun heroia

azken borroka, heldu zaio ta
ez du taula gainean galdu
azken borrokan irabazlea sentitu
ta irtenbide bakar, bat izan du
segundu bakarrez guztia joan da ta
buruaz beste egin du
heroia izatetik ahaztua izatera
tarte txiki bat besterik ez da

blue demonen mendekua
maskaradun heroia
Track Name: Ez da ezer gertatzen
egunerokotasunaren gizalegez,
zipristintzen gaituzte
atzean utziz ta eskutatuz
etorkizunak dakartzan milaka ezuste
baliabide arriskutsua,
kapitalismo boteretsua
zerbait egin genezake
beste aldera begiratu ordez

hemen, hemen!
ez da ezer gertatzen
hemen ez da ezer...

prest zaude mundua aldatzeko
pantaila atzean ezkutatuta
eta hainbat “megusta” klikatuz
guda bat hasi nahi duzu
baliabide arriskutsua,
kapitalismo boteretsua
zerbait egin genezake
beste aldera begiratu ordez

baina nik ez dakit,
konturatzen garen edo
beldurraren politikak
lokartzen gaituen edo
baina nik ez dakit,
konturatzen garen edo
gero eta indar gehiago
galtzear gaudelako

baina zer egin dezaket,
partida galduta bait dut
jolasten hasi baino lehen
emaitzak ez du balio
baina beste bide bat
aukeratu dugu eta
behera begiratzea
ta hemen ez da ezer gertatzen
Track Name: Paperezko itsasontziaren bidaia
agur, ni banoa
ez nago hau jasateko eta.
ez dut, norabide finkorik
bihotzak momentu hortan,
eskeintzen didana ezik

aspaldi luzean nabil ihesean
inun lekua aurkitu ezinik
begiak, itxi beharra ditut
sinetsi nuen guztia, zentzugabekeria

altxor bat badut, ez dudala nahi galdu
beldurra desargertzen denean,
ez da inor geratuko nauenik
bihotzak dio, itzala lagunik onena

ulertu dudanean nondik natorren
nork irakatsi didan, nork entzun nauen
papelezko itsasontziaren bidaian
helmugarik ez da
Track Name: Gazte izan nintzen
gazte izan nintzen, oparoz zahartzeko
gazte izan nintzen, askotan min egiteko
gazte izan nintzen, sarritan damutzeko
azken finean, gaur egun naizena izateko

burua ez da inoiz ase
beti duzu alboan zeozer,
hori da helduz zahartzea
oraina sentitzea
iragana gogoratzen
dituzun gauzen balioa aztertzen
hori da helduz zahartzea
oraina sentitzea

gazte izan nintzen,
ikasitakoa erabiltzeko
gazte izan nintzen,
ikuspegi desberdinak izateko
gazte izan nintzen,
negar egiten ikasteko
azken finean,
gaur egun naizena izateko

urteak aurrera joan hala
ez zara zu aldatzen den bakarra
hori da helduz zahartzea
eta oraina sentitzea
ispilu aurrean duzunaren
begirada sakona ulertzea
hori da helduz zahartzea
oraina sentitzea

atzera begiratzen baduzu
ta gauean negar egiten baduzu
ez dituzu izarrak ikusiko,
ez dituzu sentituko
Track Name: Kaiolatik ihes
bizirik irauteko programaturik
gaude ta
gidoi gabeko film baten protagonista
izan nahi dut
amets baten zimenduak eraiki ta
bertan ezkutatu
paradisu galduen lurretara heldu
ta bertan esnatu

kaiolatik ihes
kaiolatik...

bizitakoa berrikusten duzunean
ta konturatzean...
zein txiki azkarra eta laburra izan dan
bizi izan duzuna
amets bat ez izatearen damuak
lehenago hilko zaitu
ezagutzen ez duzun horri beldurra izateak
galerazten zaitu

kaiolatik ihes
ihes...
Track Name: Sua.Herra.Mina
sua! sua! kalean!
herra! herra! zuregan!
sua! sua! sua! kalean!
mina! mina! mina! guregan!

herri bat bada bihotzean
arima zaurituta duena
gernika, metrailaz josita
dena suntsituta
denon artean berreraikiko duguna

sua! sua! kalean!
herra! herra! zuregan!
sua! sua! sua! kalean!
mina! mina! mina! guregan!

birrindutako etxeetatik
entzuten dira, umeen garrasiak
negarrak, isiltasun osoan
hautsa ta kea artean
odola, oihuak ,malkoak nahasten dira

izan zara euskaldunon irudi,
euskaldunon gidari
Track Name: Itxi ditut begiak
hotz dago hirian,
hotz dago arima,
bihotza hotza da
berotasun bila
geltokiko kafetegian
kafesne beroa
epeltzen doa,
plana aurrera doa

geltokia ixilik da
bakoitza bere gauzetan
sakelekoekin arduratuta
autobusa heldu da
gainera, gainezka da
hori da espero nuen gauza bakarra.

ez pentsatu, eta ausartu?
paradisuan bizi zintezen,
egin behar duzu?
ez pentsatu ta lehertu?
zu eta zureak
paradisura bidaitzeko
behar duzu?

itxi ditut begiak
inoiz ez irekitzeko?
inoiz ez
Track Name: Non da ozeanoa?
badaukat mezu bat
zuek denontzat
badaukat zer esateko.
galtzeko ta irabazteko

nire kezka, hori ez da
botila hutsa eskuan,
kortxoa, papela, mezua
ditut gordeta
baina non da, baina non da...
baina non da ozeanoa
non da nire ihesbidea
non geratu da?

ta bertan ito naiz
igerian desertuan
bertan geratu naiz
galduta ezinean