1. |
Algoritmo bat
03:15
|
|
||
Algoritmo bat sentitzen zara
Espazioan galdutako atomo bat
Erabakiak ta pentsamenduak
Gailu boteretsuen mende dira
Aukeratuta dago, zuk nahi duzun guztia
Gustuko dituzun gauzak, zein diren zure kezkak
Zuk baino gehiago dakigu, zutaz
Zuk baino gehiago dakite, gutaz
Algoritmo bat sentitzen zara
Espazioan galdutako atomo bat
Erabakiak ta pentsamenduak
Gailu boteretsuen mende dira
Itzaltzen ez den sua gara
Inoren lurretan galduta izan arren
Ito nahi gaituzten olatuei, so eginez
Artalde moduan dugu, bizirauten
Zuk baino ,zuk baino,zuk baino ,gehiago
Zuk baino gehiago dakigu, zutaz
Zuk baino gehiago dakite, gutaz
Itzaltzen ez den sua gara
Inoren lurretan galduta izan arren
Ito nahi gaituzten olatuei, so eginez
Artalde moduan dugu, bizirauten
|
||||
2. |
Azalarazten
03:47
|
|
||
Bikotea lapurtu didate
Ta alabek ihes egin behar izan dute
Beldurra eta isiltasuna
Akordio ziztrin batera heldu dira
Azalarazten, oraindik ere!
Badakit berandu dela
Gertatutakoa orain azalaraztea
Barkatu, beldurrak irentsi nau
Barkatu, mesfidantzak hor dirau
Herdoildutako bizipenen gogoetak
Helduen ahots isilak dira
Herdoildutako memoriak duen garrantzia
Esku egokietan izanda
Azalarazten, oraindik ere!
Seme alabei kontatu behar
Ahoz entzungo duen azken belaunaldia
Hemendik aurrera, irakurtzea da
edo dokumental kutsatu bat ikustea
Herdoildutako bizipenen gogoetak
Helduen ahots isilak dira
Herdoildutako memoriak duen garrantzia
Esku egokietan izanda
Kontatu ez nahi diguzun guztia,
Beste batzuei egiteko prest
Agertuko dira
Momentu latz horien berpizteak
Emango digu adorea
Azalarazten !
|
||||
3. |
Zinismoaren garaipena
03:22
|
|
||
Zure aurka!
Milaka esaldi,
hitz, kantu, film
eta antzerki
Txikitzen zoaz
zure hitzekin
txikitzen zoaz
eta ezabatuz
Jakin nahi nuke
humanitate ardurak
Non !!
Ikasi dituzun eta
Zein !!
Zama duen zugan (2)
Lortu duzun
doako min hau
Ulertezina
zertarako?
Inpunitateaz
hitzegiten duzu
eta zinismoaz
ari gara gu
Jakin nahi nuke
humanitate ardurak
Non !!
Ikasi dituzun eta
Zein !!
Zama duen zugan (2)
Zinismoaren
garaipen hotsak
|
||||
4. |
Hodei beltzak
04:05
|
|
||
Errekak gainez egin du
Bertan bizi diren arrainak biziki aldenduz
Bizitza berri bati ekin, aterata behingoz ubidetik mugarik gabe, errealitate bihurturik
Lotan zeundela, bizirik sentitzean
Errekak gainez egin du
Lurrak ezin du euri gehiago irentsi
Ernetu dira haziak, eta ez da isiltasunik
Mugarik gabe, errealitate bihurturik
Lotan zeundela, bizirik sentitzean
Errealitatea, amets gaiztoa
Ta hemen daude oraindik,
geldi
hodei beltzak
eta nahigabean hemen geratu dira
Basoa erre egin da
Bertan bizi ziren animaliak biziki aldendu dira
Ez dakite nora joan, ez dakite zer duten esperoan
Mugarik gabe, esnatu gara azkenean
Ta hemen daude oraindik,
geldi
hodei beltzak
eta
Ta hemen daude oraindik,
geldi
hodei beltzak
eta nahigabean hemen geratu dira
|
||||
5. |
Dena errepikatuz doa
03:50
|
|
||
Jaio aurretik denok, aurkitzen ginen hilik
Denok ginen ezerrez eta denok ginen hutsik
Orain berriz hautsa gara, denboran galdurik
Egunez egun sentitu zara, esku hutsik
Dena, dena errepikatuz doa,
baina idatzitako gidoi bat besterik ez da
dena, dena errepikatuz doa eta…
Eguzkia lur azpian da eta ilargia ur azpian
Sentimenak edozein unetan, batez ere gauetan
Paradoxak gizakietan galdera ikurra barnean
Ez dut ikasi leziorik hori irakatsi didanik
Dena, dena errepikatuz doa,
baina idatzitako gidoi bat besterik ez da
dena, dena errepikatuz doa eta…
Akats berberak, adin berberak,
Inozentzia berbera denok zainetan
Erraza da hori hausnartzea, helduen perspektibaz
Ikasiz, sentituz eta okerrak salduz
Dena, dena errepikatuz doa,
baina idatzitako gidoi bat besterik ez da
dena, dena errepikatuz doa eta…
Izan ausart.
Izan ahul.
Izan gazte.
Izan ginen.
|
||||
6. |
Inoren lurretan
08:06
|
|
||
Inoren lurretan,
gure lurretan
Inoren lurretan,
gure lurretan
Ez da munduan,
min handiagorik
ematen duenik
pasioaren galera, amodioaren bukaera
Inoren lurretan,
gure lurretan
Dena azaltzean
bilutsik geratzean,
bakea aurkitzen dudanean.
pasioaren galera, amodioaren bukaera
Inoren lurretan,
gure lurretan
|
ERASO! Zarautz, Spain
since 1996
SERGE guitar/vocals
BEITIA drums
NESTOR guitar
IBAI bass
Streaming and Download help
If you like ERASO!, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp